EAEko esportazioak %17,5 eta inportazioak %27,4 gehitu ziren irailean

Bilboko portua
BILBOKO PORTUA
Actualizado: martes, 21 noviembre 2017 13:29

BILBO, 21 (EUROPA PRESS)

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) ondasunen esportazioak %17,5 eta inportazioak gehitu ziren joan den irailean. Esportazioak 2.112 milioi eurora iritsi ziren (iaz 1.797 milioi), eta inportazioak 1.637 milioira (iaz 1.2185 milioi), Eustaten datuen arabera.

Zehazkiago, ondasun energetikoen esportazioak %76,7 gehitu ziren irailean, aurreko urtearen aldean, eta ez energetikoenak %13,3. Herrialdeka, esportazioak %22,6 gehitu ziren Bizkaian, %14,9 Gipuzkoan eta %13,5 Araban.

Halaber, EAEko esportazioak 17.710 milioi eurokoak izan dira 2017ko lehen bederatzi hilabeteetan, hau da, 2016an baino %10,2 gehiago. Balio hori azken hamar urteetako handiena da. Araban %6,6 gehitu dira esportazioak lehen bederatzi hiletan, %19,5 Bizkaian eta %3,2 Gipuzkoan.

Bestalde, ondasun energetikoen inportazioak %79,5 gehitu ziren irailean, eta ez energetikoenak %16,1. Herrialdeka, inportazioak %31,1 gehitu ziren Bizkaian, %22,3 Gipuzkoan eta %24,2 Araban. Azkenik, 2017ko lehen bederatzi hiletan, 2016koen aldian, inportazioak %22,9 gehitu dira EAEn, 13.897 milioi eurora helduz.