EAEko etxerik gabekoentzako zentroetan 2.372 lagunek hartu zuten ostatu egunero 2016an

Gizon bat kalean lotan
Getty
Actualizado: martes, 26 septiembre 2017 12:01

BILBO, 26 (EUROPA PRESS)

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) etxerik gabeko pertsonentzako ostatudun zentroetan batez beste 2.372 pertsonak hartu zuten ostatu egunero 2016an, bi urte lehenagon baino %17 gehiago. Sarea 244 zentrok osatzen zuten, 2014an baino hamar gehiagok, eta ostatua, errestaurazioa, eguneko arreta eta kaleko arreta eskaintzen zuten, Eustaten arabera.

Guztira, 2.933 ostatu plaza zeuden 2016an, eta horrela, okupazioa %80,9koa izan zen,. Eguneko 2.200 plaza eskaini ziren batez beste, %85,6ko okupazioarekin, eta errestaurazioko 3.205 zerbitzu eskaini ziren, batez beste. Gainera, kaleko 17 talde aritu ziren eta batez beste 271 lagun artatu zituzten.

Halaber, EAEn Estatu guztiko ostatu plazen %15,3 eskaini ziren. EAEko sareak bi ezaugarri nagusi ditu: zentroak txikiagoak izaten dira, eta titulartasun publikoa (%38) handiagoa da Estatuan (%27) baino. 2016ko abenduaren 15ean, EAE zentroetan 2.401 pertsona zeuden lotan, hau da, Estatuko guztien %13,7. Gainera, euskal zentroetan soldatapekoak %53 eta boluntarioak %40 ziren 2016an, eta Estatukoetan %34 eta %59,7, hurrenez hurren.

Bestalde, EAEk 47,5 milioi euro gastatu zituen gizarte zerbitzuen sarean etxerik gabekoekikoak egiteko 2016an, hau da, 2014an baino %5,6 gehiago, eta gastu horren %81 ostatudun zentroetan egin zen (38,5 milioi euro). Herri administrazioek -batez ere aldundiek eta udalek- jardueraren %85 finantzatu zuten, eta gainerakoa (%15) baliabide propioek (%9,9), erakunde pribatuek (%3,2) eta partikularren dohaintzek (%1,4) finantzatu zuten. Finantzazio publikoa Bizkaian %81,4 izan zen, Gipuzkoan %84,3, eta Araban %98.