EAEko hotel establezimenduen bidaiarien sarrerak %10,7 gehitu ziren urtarrilean

Turistak Bilbon
Europa Press
Actualizado: miércoles, 22 febrero 2017 11:36

BILBO, 22 (EUROPA PRESS)

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hotel establezimenduetan 157.023 bidaiari sarrera erregistratu ziren joan den urtarrilean, aurreko urteko hil berean baino 15.238 gehiago, hau da, %10,7ko gehikuntza. Gaualdiak 286.688 izan ziren urtarrilean, aurreko urtekoan baino 34.545 gehiago, hots, %13,7 gehiago, Eustat Estatistikaren Euskal Erakundearen datuen arabera.

Herrialdeka, bidaiarien sarrerak %28,1 gehitu ziren Bizkaian, baina %3,9 eta %1,9 jaitsi Gipuzkoan eta Araban, hurrenez hurren. Gaualdiak urte artean %36,3 gehitu ziren Bizkaian, baina %6,8 eta %4,0 jaitsi Araban eta Gipuzkoan, hurrenez hurren.

Espainiako bidaiariak %2,8 gehitu ziren EAEn aurreko urteko urtarrilaren aldean, eta beste herrialdeetako %32,0. Araban, Espainiako %3,4 jaitsi ziren, eta besteak %5,0 gehitu; Bizkaian Espainiakoak %16,6
gehitu ziren, eta besteak %60,0; Gipuzkoan Espainiako %10,7 jaitsi ziren, eta besteak %11,2 gehitu.

Batez besteko egonaldia 1,83 egun izan zen joan den urtarrilean, 2016koan 1,78 egun izan zelarik. Araban, 1,80 egunetik 1,71 egunera laburtu zen, Bizkaian 1,79tik 1,90era luzatu, eta Gipuzkoan 1,76 egunetan iraun zuen.

Plazakako betetze maila %4,0 puntu handitu zen EAE osoan, iazko urtarrileko %31,4tik aurtengo %35,4ra. Araban %0,3 puntu jaitsi zen, %28,9ra; Bizkaian %10,0 puntu gehitu, %38,8ra, eta Gipuzkoan %2,4 puntu gutxitu, %33,5era.

Plazakako hotel okupaziorik handienak urtarrilean Bilbon (%42,0), Bilbo Handian (%39,7, hiriburua kanpo) eta Donostian (%39,5) izan ziren, eta asteko eguna aintzat hartuta, okupaziorik handiena asteburuetan izan zen %42,2rekin; lanegunetan okupazioa %33,1 izan zen.

Gelakako betetze maila %7,1 puntu gehitu zen EAE osoan, %47,6ra. Araban %3,4 puntu gutxitu zen, %36,1era; Bizkaian %16,2 puntu gehitu, %54,8ra, eta Gipuzkoan %1,2 puntu gutxitu, %42,5era.

Sektorearen errentagarritasunari dagokionez, eguneko batez besteko tarifa (ADR) 66,1 euro izan zen urtarrilean, aurreko urtean baino %2,6 gehiago. Araban 57,0 euro izan zen (%-1,1), Bizkaian 65,6 euro (%6,7), eta Gipuzkoan 70,3 euro (%-0,7). Gela eskuragarriko diru sarrera (RevPar), zeina okupazioaren araberakoa den, 31,5 euro izan zen EAEn, 2016ko urtarrilean baino %20,5 gehiago. Araban RevPar 20,6 euro izan zen, Bizkaian 36,0 euro, eta Gipuzkoan 29,9 euro.

LANDA TURISMOA

Bestalde, EAEko landa turismoko ostatuetan 4.318 bidaiari sarrera erregistratu ziren joan den urtarrilean, aurreko urteko hil berean baino %4,3 gutxiago. Araban %9,7ko gehikuntza izan zen sarreretan, baina Bizkaian %3,4ko eta Gipuzkoan %10,8ko jaitsierak.

Jatorriari dagokionez, Espainiako bidaiarien sarrerak %2,6 gutxitu ziren, eta beste herrialdeetako bisitarien 374 sarrera izan ziren, aurrekoan baino %18,7 gutxiago, sarrera guztien %8,7 izanik.

Halaber, landa turismoko establezimenduetan 9.721 gaualdi erregistratu ziren urtarrilean, aurreko urteko hil berean baino %10,5 gutxiago. Araban %31,8 murriztu ziren gaualdiak, Bizkaian %1,7 gehitu, eta Gipuzkoan %8,0 gutxitu.

Plazakako betetze maila %8,8 izan zen EAEn, 2016ko urtarrilean baino %1,4 puntu gutxiago. Arabako betetze maila %6,5 izan zen (%3,9 puntu gutxiago), Bizkaian %9,6 (%0,3 puntu gehiago), eta Gipuzkoan %9,5 (%1,1 puntu gutxiago. Bidaiariko batez besteko egonaldia laburtu egin zen EAE osoan, 2,41 egunetik 2,25 egunera.