EAEko industria-jarduera %0,1 hazi zen urtarrilean 2010eko hil beraren aldean eta %1,1 jaitsi abenduaren aldean

Un trabajador trabajando en una fábrica
EP
Actualizado: jueves, 3 marzo 2011 10:59

BILBO, 3 Mar. (EUROPA PRESS) -

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) industria-produkzioa %0,1 hazi joan den urtarrilean 2010eko hil beraren aldean, lan-egutegiko baldintza homogeneoetan. Urtaroen eragina zuzenduta, industria-jarduera %1,1 murriztu zen abenduarekin alderatuta, Eustaten datuen arabera.

Sektoreka, eta industria-sektore nagusiak sailkatu ostean, joan den urtarrileko indizearen bilakaera Bitarteko ondasunetan bakarrik hazi zen (%6,2) 2010eko urtarrilaren aldean. Energia %5,8 jaitsi zen eta Ekipoko ondasunak %0,7. Halaber, Kontsumoko ondasunak %9,1 jaitsi ziren, Kontsumo iraunkorreko (%-11,6) eta ez-iraunkorreko (%-8,2) ondasunen jaitsieragatik.

Joan den urtarrileko hil arteko aldakuntza, abenduaren aldean, positiboa izan zen Energian (%1,9) eta Bitarteko ondasunetan (%0,3). Ekipoko ondasunak %1,2 jaitsi ziren eta Kontsumoko ondasunak %1,4, Kontsumo ez-iraunkorreko ondasunen jaitsieragatik (%-4,0), iraunkorrekoak %9,0 igo baitziren.

Urtarrilean, hazkunderik handienak izandako sektoreak, aurreko urteko hil beraren aldean, Garraio materiala (%5,5) eta Makineria eta ekipoa (%5,8) izan ziren. Urte arteko tasetan jaitsierarik handienak Energia elektrikoak (%-15,9) eta Elikadura industriek, edariek eta tabakoak (%-9,4) izan zituzten.

Azkenik, urtarrileko industria-produkzioaren indizearen urte arteko bilakaera positiboa izan zen Araban (%5,7) eta Gipuzkoan (%2,2), baina Bizkaian %4,4 jaitsi zen. Hil arteko hazkunde-tasa positiboa izan zen Araban (%3,9), baina Bizkaian (%-1,6) eta Gipuzkoan (%-3,0) negatiboa.