EAEko industria jarduera %2,6 gehitu zen joan den apirilean

Industria jarduera gora apirilean
Europa Press
Actualizado: martes, 6 junio 2017 11:08

BILBO, 6 (EUROPA PRESS)

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) industria produkzioa %2,6 gehitu zen joan den apirilean, lan egutegiko baldintza homogeneoetan eta 2016ko hil beraren aldean. Modu honetan, 2017ko lehen lau hiletan %2,4ko hazkundea izan du industria jarduerak, 2016ko aldi beraren aldean. Urtaroen eragina zuzenduta, industria produkzioa %1,0 murriztu zen, aurreko hilarekin alderatuta, Eustaten datuen arabera.

Urte artean, bitarteko ondasunak %5,6, energia %1,1 eta kontsumo ondasunak %6,4 gehitu ziren (kontsumo ondasun iraunkorrak %26,1 gehitu eta eziraunkorrak %0,5 jaitsi), eta ekipo ondasunak %1,2 jaitsi. Halaber, martxoaren aldean, kontsumo ondasunak %2,4 gehitu ziren (iraunkorrak %7,3 eta ez iraunkorrak %0,5), eta ekipo ondasunak %2,3, bitarteko ondasunak %0,7 eta energia %0,1 jaitsi.

EAEko industriaren pisurik handieneko sektoreen artean, urte arteko hazkunderik handienak kautxu eta plastikoan (%5,7), material eta ekipo
elektrikoan (%5,5) eta zurgintza, paper eta arte grafikoetan (%3,6) gertatu ziren.

Azkenik, apirileko industria produkzioaren indizearen urte arteko tasa positiboa izan zen Araban (%4,5) eta Bizkaian (%4,9), eta negatiboa Gipuzkoan (-%0,7). Hil artean, berriz, industria jarduera positiboa izan zen Araban (%0,7), eta negatiboa Bizkaian (-%2,3) eta Gipuzkoan (-%0,5).