EAEko industriaren jarduera %1,1 gehitu zen urtarrilean

Industriako langileak
Europa Press
Actualizado: martes, 7 marzo 2017 10:49

BILBO, 7 (EUROPA PRESS)

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) industriaren produkzioa %1,1 gehitu zen joan den urtarrilean, lan egutegiko baldintza homogeneoetan, eta 2016ko hil beraren aldean. Urtaroen eragina zuzenduta, industriaren jarduera %1,5 murriztu zen urtarrilean, 2016ko abenduarekin alderatuta, Eustaten datuen arabera.

Lurraldeka, urte arteko tasa positiboa izan zen Bizkaian (%5,0), baina negatiboak Gipuzkoan (-%1,6) eta Araban (-%1,0). Hil artean tasa negatiboak izan ziren hiru lurraldeetan: Gipuzkoan -%3,6, Araban -%0,1 eta Bizkaian -%0,1.

Iazko urtarrilarekin alderatuta, hazkundeak industriaren sektore handi guztietan izan ziren, Ekipo ondasunetan (-%2,5) izan ezik. Bitarteko ondasunak %3,3 gehitu ziren, Energia %2,1, eta Kontsumo ondasunak %5,0 (Kontsumo ondasun iraunkorrak %14,3 eta ez iraunkorrak %1,2).

Abenduaren aldean, Kontsumo ondasunak %3,5 gehitu ziren (iraunkorrak %9,2 eta ez iraunkorrak %1,3). Aitzitik, Ekipo ondasunak %1,7 jaitsi ziren, eta Bitarteko ondasunak %0,5. Energian ez zen aldaketarik izan (%0,0).

Euskal industriaren pisurik handieneko sektoreen artean, Zura, papera eta arte grafikoak %5,6 igo ziren urt artean, Energia elektrikoa, gasa eta lurruna %4,7 eta Metalurgia eta metalezko gaiak %3,0. Jaitsierarik handienak, aldiz, Makineria eta ekipoa (-%6,9), Material eta ekipo
elektrikoa (-%3,3) eta Garraio materiala (-%2,4) sektoreek izan zituzten.