EAEko industriaren prezioak %0,2 gehitu ziren abuztuan eta %2,5 azken urtean

Industria
PIXABAY
Actualizado: viernes, 22 septiembre 2017 12:06

BILBO, 22 Sep. (EUROPA PRESS) -

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) industriaren prezioak %0,2 gehitu ziren joan den abuztuan, aurreko hilaren aldean. Datu horiek kontuan izanda, industriaren prezioen abuztuko urte arteko tasa %2,5 da, Eustatek ostiral honetan jakinarazi dituen datuen arabera.

Kimika industria (%1,6), kokeriak eta petrolioa fintzea (%1,3) eta produktu farmazeutikoen fabrikazioa (%1,2) adarrek gehitu zituzten gehien prezioak abuztuan, aurreko hilaren aldean. Jaitsierarik handienak, aldiz, erauzketa industriak (-%0,4), produktu informatiko, elektroniko eta optikoen fabrikazioa (-%0,2), metalurgia eta produktu metalikoak (-%0,1), zurgintza, papergintza eta arte grafikoak (-%0,1) eta elikagaien industria, edariak eta tabakoa (-%0,1) adarrek izan zituzten.

Halaber, ondasunen helburu ekonomikoaren arabera, abuztuan, aurreko hilaren aldean, energiaren prezioak %1 gehitu ziren, eta ekipo ondasunenak %0,2; bitarteko ondasunen prezioak ez ziren aldatu (%0,0), eta kontsumo ondasunenak %0,1 murriztu ziren (iraunkorrenak -%0,2 eta ez iraunkorrenak -%0,1).

Bestalde, 2016ko abuztuaren aldean, kokeriak eta petrolioa fintzea (%11,7), metalurgia eta metalezko produktuak (%4,1) eta produktu farmazeutikoen fabrikazioa (%2,5) adarrek izan dituzte prezioen igoerarik handienak, eta erauzketa industriak (-%3,0), industria kimikoa (-%0,5) eta produktu informatiko, elektroniko eta optikoen fabrikazioa (-%0,3) adarrek, aldiz, jaitsiera handienak.

Ondasunen helburu ekonomikoari dagokionez, urte artean, energiaren prezioak %6,0 gehitu dira, bitarteko ondasunenak %2,7, ekipo ondasunenak %1,5 eta kontsumo ondasunenak %0,9 (iraunkorrenak %1,1 eta ez iraunkorrenak %0,9).