EAEko industriaren prezioak %0,9 jaitsi ziren irailean, abuztuaren aldean

Industriaren prezioak behera irailean
Foto: Europa Press
Actualizado: martes, 20 octubre 2015 11:46

BILBO, 20 (EUROPA PRESS)

   Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) industriaren prezioen indizea %0,9 jaitsi zen joan den irailean, aurreko hilaren aldean. Datu horiek kontuan, iraileko urte arteko tasa (azken 12 hilabeteetan industri prezioek izandako aldakuntza jasotzen duena) %3,6 jaitsi da, Eustaten datuen arabera.

   Sektoreka, Industria kimikoa (%0,6) eta Zurgintza, papergintza eta arte grafikoak (%0,5) adarrek gehitu zituzten gehien prezioak irailean, aurreko hilaren aldean. Jaitsierarik handienak, aldiz, Kokeria eta petrolioa fintzea (%-2,7) eta Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (%-1,6) adarrek izan zituzten.

   Urte artean, prezioen hazkunderik handienak Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (%2,2) eta Garraio materialaren fabrikazioa (%1,3) sektoreek izan zituzten, eta jaitsierak, Kokeria eta petrolio fintzea (%-27,8) eta Metalurgia eta metalezko produktuak (-1,9) adarrek.

   Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, irailean, aurreko hilaren aldean, sektore-talde handien prezioen bilakaera negatiboak izan ziren: Energian %-2,3, Bitarteko ondasunetan %-0,8, Ekipo ondasunetan %-0,1 eta Kontsumo ondasunetan %-0,3 (ez iraunkorretan %-0,4 eta iraunkorretan %0,1).

   Ondasun talde handi horietako prezioen aldakuntzak negatiboak izan dira urte artean, Ekipo ondasunetan izan ezik, non %0,1 gehitu diren. Energian %15,2 jaitsi dira, Bitarteko ondasunetan %1,4 eta Kontsumo ondasunetan %0,5 (ez iraunkorretan %-0,7 eta iraunkorretan %0,1).