EAEko merkataritza azalera handietako salmentak %2,4 gutxitu ziren apirilean

Actualizado: jueves, 28 mayo 2015 11:25

BILBO, 28 (EUROPA PRESS)

   Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) merkataritza azalera handietako salmentek %2,4ko urte arteko jaitsiera nominala izan zuten apirilean, lan egutegiko baldintza homogeneoetan, Eustatek landutako datuen arabera.

   Elikagaien salmentek %3,7ko urte arteko jaitsiera nominala izan zuten, eta gainerako salgaienek %1,6koa. Halaber, jaitsierak izan ziren EAEko hiru lurralde historikoetan, 2014ko apirilaren aldean: Araban %4,0 jaitsi ziren salmentak, Bizkaian %2,2, eta Gipuzkoan %2,0.

   Bestalde, martxoaren aldean, EAEko merkataritza azalera handietako salmentak %0,5 gutxitu ziren nominalki. Elikagaiek %1,2ko hil arteko jaitsiera izan zuten salmentetan, eta gainerako produktuetan ez zen aldaketarik izan (%0,0), urtaroe eraginik gabe. Halaber, martxoaren aldean, salmentak %0,8 igo ziren Araban, baina %1,3 eta %0,4 jaitsi Gipuzkoan eta Bizkaian, hurrenez hurren.

   Termino finkoetan, EAEko merkataritza azalera handietako salmentak %2,2 murriztu ziren apirilean urte artean, eta %0,2 aurreko hilaren aldean. Iazko apirilaren aldean, elikagaien salmentak %4,1 jaitsi ziren, eta gainerako produktuenak %1,0, termino finkoetan. Salmentak hiru lurraldeetan gutxitu ziren aurreko urteko hil beraren aldean: %3,6 Araban, %2,2 Gipuzkoan eta %1,9 Bizkaian.

   Martxoaren aldean, elikagaien salmentak, prezioen eragina deskontaturik, %1,2 gutxitu ziren, eta gainerako produktuenak %0,3 gehitu. Araban %1,1 gehitu ziren salmentak martxoaren aldean, baina Gipuzkoan %0,5 eta Bizkaian %0,4 gutxitu, termino errealetan.

   Azkenik, Euskadiko merkataritza azalera handietako establezimenduetako langileen kopurua %0,1 jaitsi zen joan den apirilean, martxoaren aldean, urtaroen eraginik gabe. Urte artean, aldiz, langileen kopurua %0,5 igo zen.