EAEko merkataritza eta elikadura kate handietako salmentak %3,6 gehitu ziren martxoan

Elikadura kate handia
EROSKI - Archivo
Actualizado: jueves, 26 abril 2018 12:08

BILBO, 26 (EUROPA PRESS)

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) merkataritza azalera eta elikadura kate handietako salmentek %3,6ko urte arteko gehikuntza izan zuten joan den martxoan, prezio finkoetan. Otsailaren aldean, berriz, salmentak %0,5 gehitu ziren, urtaro eraginik gabe, Eustaten datuen arabera.

Elikagaien salmentek %4,6ko urte arteko gehikuntza izan zuten, eta gainerako salgaienek %1,3koa. Otsailaren aldean, elikagaien salmentak %0,8 gehitu ziren, eta gainerako salgaienak ez ziren aldatu (%0,0), prezio finkoetan eta urtaro eraginik gabe.

Herrialde bakoitzean izan den bilakaerari dagokienez, merkataritza azalera eta elikadura kate handietako salmentek urte arteko %3,7ko gehikuntza izan zuten martxoan, Bizkaikoek %3,9koa, eta Gipuzkoakoek %3,0koa.

Azkenik, merkataritza eta elikadura kate handietako langileen kopurua %3,0 gehitu zen martxoan, aurreko urteko hil beraren aldean, eta %0,2 aurreko hilaren aldean, urtaro eraginik gabe.