EAEko txikizkako merkataritzaren salmentak %0,9 jaitsi dira lehen hiruhilekoan

Txikizkako merkataritzaren salmentak behera lehen hiruhilekoan
Foto: Europa Press
Actualizado: jueves, 7 mayo 2015 11:25

BILBO, 7 (EUROPA PRESS)

   Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) txikizkako merkataritzaren sektoreko salmenta nominalak %0,9 gutxitu dira 2015. urteko lehen hiruhilekoan, aurreko ekitaldiko hiruhileko beraren aldean. Gasolindegiak sartu gabe, sektorearen salmentak %0,7 gehitu dira urte artean.  Bestalde, aurreko hiruhilekoaren aldean, txikizkako merkataritzaren salmenten indizea %1,2 nominala jaitsi da, urtaroen eraginak kenduta, Eustatek landutako datuen arabera.

   Elikagaien salmenta nominalak %2,0 gutxitu dira urteko lehen hiruhilekoan, Gainerako produktuetan %2,7 gehitu dira, eta Automobilgintzarako erregaian %13,7 jaitsi dira, beti ere 2014ko aldi beraren aldean.

   Elikagaien txikizkako merkataritzan espezializatua %5,0 gutxitu da, eta Elikagaiak nagusi diren ez espezializatuan %0,4. Gainerako produktuen merkataritzan gehikuntzak izan dira sektore guztietan: Gainerako produktuak nagusi diren ez espezializatuan %6,1, Etxeko ekipamenduan %4,1, Pertsonaren ekipamenduan espezializatuan %1,6 eta Kontsumo beste ondasunetan %0,6.

   Lurraldeka, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, nominalki, txikizkako merkataritzaren salmentak %1,4 jaitsi dira Bizkaian, %0,7 Araban, eta %0,1 Gipuzkoan.

PREZIO FINKOAK

   Bestalde, prezio finkoetan, txikizkako merkataritzaren salmentak %1,1 gehitu dira EAEn 2015eko lehen hiruhilekoan, tasa positiboak dituen laugarren hiruhilekoa jarraian izanik. Txikizkako salmentek -gasolindegiak sartu gabe- %1,2ko gehikuntza erreala izan dute aurreko urteko hiruhileko beraren aldean.

   Txikizkako merkataritzaren salmenta errealetan ez da aldaketarik izan (%0,0) aurtengo lehen hiruhilekoan, 2014ko laugarren hiruhilekoaren aldean eta urtaroen eraginak kenduta.

   Elikagaien txikizkako merkataritzan %1,9ko jaitsiera erreala izan da; Gainerako produktuetan %3,5eko gehikuntza erreala, 2014ko hiruhileko beraren aldean; eta Automobilgintzarako erregai salmentetan %1,0ko jaitsiera izan da.

   Urte artean, Elikagaien txikizkakoan %5,2ko jaitsiera izan da espezializatuan, eta Elikagaiak nagusi diren ez espezializatuan %0,1ekoa. Gainerako produktuen merkataritzan, gehikuntzak izan dira sektore guztietan: Gainerako produktuak nagusi diren ez espezializatuan %7,1 gehitu dira salmentak; Etxeko ekipamenduan %4,8; Pertsonaren ekipamenduan espezializatuan %2,3; eta Kontsumo beste ondasunetan %1,5.

   Halaber, EAEko hiru lurraldeetan gehikuntzak izan dira salmentetan termino errealetan, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean: Araban %2,8koa, Gipuzkoan %1,9koa eta Bizkaian %0,1ekoa.

   Azkenik, txikizkako merkataritzako sektoreko landunen kopurua %0,1 murriztu da 2015eko lehen hiruhilekoan EAE osoan, 2014ko laugarren hiruhilekoaren aldean. Halere, landunak %0,7 gehitu dira aurreko urtearen aldean.