EAEko txikizkako sektorearen salmentak %0,4 jaitsi dira 2011ko bigarren hiruhilekoan

Actualizado: miércoles, 3 agosto 2011 12:37

BILBO, 3 Ago. (EUROPA PRESS) -

Eustaten datuen arabera, 2011ko bigarren hiruhilekoan txikizkako merkataritzaren sektorean salmenta nominalak %0,4 murriztu ziren Euskal Autonomia Erkidegoan, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean.

Salmentak, gasolindegiak kontutan hartu gabe, %1,5 murriztu ziren aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuz. Salmenta-indize nominalari dagokionez, aldiz, %0,2 hazi da aurreko hiruhilekoaren aldean, urtaro-eraginak kenduta.

Sektoreka aztertzerakoan, txikizkako merkataritza espezializatuan %1,4 murriztu dira salmenta nominalak 2011ko bigarren hiruhilekoan, eta espezializatu gabean, berriz, %1,5 hazi dira aurreko urteko aldi berarekin alderatuz.

Txikizkako espezializatuan Kontsumoko beste ondasunak nabarmentzen dira, %1,7ko hazkunde nominala, esate baterako. Gainerako sektoreetan, berriz, salmentak jaitsi egin dira. Elikagaien salmentakei dagokienez %4,1 jaitsi dira, Pertsonaren ekipamenduarenak %0,6, eta Etxeko ekipamenduarenak, aldiz, %5,1. Txikizkako ez-espezializatua, elikagaiak nagusi direnetan %2,3ko igoera eman da, eta gainerako produktuak nagusi direnetan, ordea, %4,3ko jaitsiera.

2011ko bigarren hiruhilekoan %1,2 murriztu dira txikizkako sektorearen salmenta nominalak Bizkaian aurreko urteko hiruhileko beraren aldean eta %0,3 Gipuzkoan, Araban, berriz, %2,1 hazi dira.

Prezio finkoetan, alegia, prezioen eraginik gabe, txikizkako merkataritzaren salmentak %3,5 murriztu dira bigarren hiruhilekoan.

Txikizkako salmentek, gasolindegiak aparte, %3,0ko jaitsiera erreala izan dute aurreko urteko hiruhileko beraren aldean. 2011ko bigarren hiruhilekoan Euskal AEko txikizkako merkataritzaren salmenta errealetan %0,4ko jaitsiera dago lehen hiruhilekoaren aldean eta urtaro-eraginak kenduta.

Txikizkako merkataritza espezializatuaren jaitsiera erreala %4,7 da, eta ez-espezializatuan %1,0koa, 2010eko hiruhileko beraren aldean.

Txikizkako merkataritza espezializatuaren barruan, urte arteko bilakaerak negatiboak izan dira sektore guztietan Pertsonaren ekipamenduan izan ezik (%0,0). Etxearen ekipamenduan %6,6ko jaitsiera; Elikagaien salmentetan %7,2koa; Kontsumoko beste ondasunetan %6,8koa, beti termino errealetan.

Txikizkako ez-espezializatuan, euro finkoetan, elikagaiak nagusi direnetan %0,1eko igoera dago eta %8,1eko jaitsiera gainerako produktuak nagusi direnetan. Hiru lurraldeetan izan ziren jaitsierak salmentetan termino errealetan: Araban %3,0, Bizkaian %3,7, Gipuzkoan %3,5.

EAE osoari begiratuz, 2011ko lehen hiruhilekoaren aldean, merkataritzako sektorean landunen kopurua %0,3 murriztu da 2011ko bigarren hiruhilekoan.