EAEn 1.066 langabe gutxiago izan dira martxoan eta guztira 138.157 daude

Langabeziak behera egin du martxoan
PUNTO GA COMUNICACIÓN / MIGUEL RIOPA
Actualizado: martes, 4 abril 2017 12:30

BILBO, 4 (EUROPA PRESS)

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 1.066 pertsona gutxiago zeuden langabezian joan den martxoan, hau da, otsailean baino %0,77 gutxiago, eta horrela, guztira 138.157 daude. Halaber, 2016ko martxoarekin alderatzen bada, 15.779 langabe gutxiago izan dira, hots, %10,25 gutxiago, Espainiako Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioak emandako datuen arabera.

Lurraldeka, Bizkaian 508 langabe gutxiago izan ziren otsailarekiko (-%0,64) eta 8.680 gutxiago 2016ko martxoarekiko (-%9,98); Gipuzkoan 377 gutxiago otsailarekiko (-%1) eta 4.295 gutxiago 2016ko martxoarekiko (-10,28), eta Araban 181 gutxiago otsailarekiko (-%0,80) eta 2.804 gutxiago iazko martxoarekiko (-%11,12). Modu honetan, guztira, Bizkaian 78.274 lagun daude langabezian urteko hirugarren hilabetea bukatzean, Gipuzkoan 37.471 eta Araban 22.412.

Halaber, sexuari dagokionez, EAEn dauden 138.157 langabeetatik, 76.621 emakumeak eta 61.536 gizonak ziren, eta adinaren arabera, 130.313 langabe 25 urtetik gorakoak ziren, eta 7.844 adin horretatik beherakoak.

GIZARTE SEGURANTZA

Bestalde, Gizarte Segurantzak 922.032 kide zituen batez beste EAEn joan den martxoan, hau da, otsailean baino 3.489 gehiago (%0,38ko igoera) eta 2016ko martxoan baino 18.330 gehiago (%2,03 gehiago).

Herrialdeka, Araban 151.173 kide zituen Gizarte Segurantzak martxoan, otsailean baino %0,50 gehiago; Gipuzkoan 307.173 kide zeuden (%0,63 gehiago) eta Bizkaian 436.071 (%0,18 gehiago). Urte artean, Araban %2,45 gehitu da Gizarte Segurantzako kideen kopurua, Gipuzkoan %2,05 eta Bizkaian %1,88.