EAEn 1.375 langabe gutxiago izan dira apirilean eta guztira 152.561 daude

Lanbide enplegu zerbitzua
Europa Press
Actualizado: miércoles, 4 mayo 2016 11:31

BILBO, 4 (EUROPA PRESS)

   Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) enpleguko zerbitzu publikoen bulegoetan 1.375 langabe gutxiago erregistratu ziren joan den apirilean (%0,89 gutxiago), martxoarekin alderatuta, eta guztira 152.561 daude. Halaber, 2015eko apirilarekin alderatuta, 14.880 langabe gutxiago izan dira (%8,89 gutxiago), Espainiako Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren datuen arabera.

   Herrialdeei dagokienez, martxoarekin alderatuta, Araban 276 langabe gutxiago izan ziren apirilean (%-1,09), eta guztira 24.940 daude. Bizkaian 843 langabe gutxiago erregistratu ziren apirilean (%-0,97) eta guztira 86.111 daude. Gipuzkoan 41.510 langabe daude, martxoan baino 265 gutxiago izan ondoren apirilean (%-0,61).

   Bestalde, Gizarte Segurantzak 2.746 afiliatu gehiago izan zituen batez beste joan den apirilean (%0,31), eta guztira 906.466 daude. Halaber, joan den urteko apirilaren aldean, 18.971 afiliatu gehiago izan dira (%2,14).

   Herrialdeka, martxoarekin alderatuta, Bizkaian 1.270 afiliatu gehiago izan ziren (%0,28 gehikuntza), eta guztira 455.805 daude; Gipuzkoan 1.033 gehiago izan ziren (%0,34) eta guztira 302.635 daude, eta Araban 461 gehiago zenbatu ziren (%0,31) eta denera 148.026 daude. 2015eko apirilarekin erkatzen bada, afiliatuak %2,68 gehitu dira Araban (3.870 gehiago), %2 Gipuzkoan (5.945 gehiago) eta %2,05 Bizkaian (9.156 gehiago).