EAEn 146 langabe gehiago otsailean etra denetara 139.223 daude

Langile bat fabrikan
OXFAM
Actualizado: jueves, 2 marzo 2017 13:50

   BILBO, 2 (EUROPA PRESS)

   Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) enpleguko zerbitzu publikoen bulegoetan joan den otsailean izena eman zuten langabeen kopurua 143 lagunetan igo zen urtarrilarekin alderatuta (%0,10 gehiago), eta horrela, guztira 139.223 langabe daude Araba, Bizkai eta Gipuzkoan.

   Espainiako Gobernuko Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioak ostegun honetan jakitera eman dituen datuen arabera, 2016ko otsailarekin alderatzen bada, EAEn 15.332 langabe gutxiago izan dira, hau da, %9,92ko murrizketa izan da.

   Herrialdeka, Araban 22.593 langabe zenbatu ziren joan den otsailean, hau da, urtarrilean baino 190 gutxiago (-%0,83) eta iazko otsailean baino 3.783 gutxiago (-%14,34).

   Bizkaian, urtarrilean baino 317 langabe gehiago (%0,40) eta 2016ko otsailean baino 7.431 gutxiago (-%8,62) izan ziren joan den otsailean, eta guztira 78.782 daude. Gipuzkoan 37.848 langabe zeuden otsailean, hots, urtarrilean baino 19 gehiago (%0,05) eta iazko otsailean baino 4.118 gutxiago (-%8,62).

   Bestalde, EAEn batez beste 918.543 langile zeuden joan den otsailean Gizarte Segurantzara afiliatuta, hau da, urtarrilean baino 2.441 gehiago (%0,27) eta joan den urteko otsailean baino 18.199 gehiago (%2,02).