EAEn 59.028 enpresa zeuden azaroan, urrian baino 107 gehiago eta iaz baino 19 gutxiago

Langile autonomo bat
Europa Press
Actualizado: jueves, 14 diciembre 2017 14:08

BILBO, 14 (EUROPA PRESS)

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 59.028 enpresa zeuden erregistratuta Gizarte Segurantzan azaroaren amaieran, hau da, urrian baino 107 gehiago eta 2016ko hilabete berean baino 19 gutxiago, Confebask enpresa erakundeak argitaratu duen azken txostenaren arabera.

"Geldialdi horrek agerian uzten du krisian bizi izandakoaren gogortasuna, eta euskal ekonomiak aurreko urteetan galdutako enpresa sarea berreskuratzeko dituen zailtasunak", azaldu dute euskal enpresarien konfederakuntzatik.

Autonomoei dagokionez, guztira 172.348 ziren azaroa bukatzean, urrian baino 481 gehiago. Halere, enpresekin gertatu den bezala, autonomoen kopurua ere duela urtebetekoa baino txikiagoa da, 2016ko azaroan baino 1.212 autonomo gutxiago baitaude (%0,7ko murrizketa).

Azkenik, 2017ko lehen bederatzi hilabeteetan, 223 euskal enpresa konkurtso prozeduran sartu dira, aurreko urteko aldi berean baino %11,5 gehiago. Horrek joera aldaketa erakusten du, hiru urtez jarraian kopurua murriztu egin baita.