EAEn 59.204 enpresa daude, maiatzean 92 gehiago erregistratu ondoren

Amporen fabrika Idiazabalen
AMPO
Actualizado: martes, 13 junio 2017 12:50

BILBO, 13 (EUROPA PRESS)

Confebask Euskal Enpresarien Konfederakuntzaren azken txostenaren arabera, maiatzean 92 enpresa gehiago erregistratu ziren Gizarte Segurantzan Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), eta guztira 59.024 enpresa daude. Hale ere, maiatz bateko kopururik bajuena da 2012tik, Confrebaskek jakinarazi duenez.

Langile autonomoen kopuruak ere gora egin zuen maiatzean, eta 312 gehiago daude, guztira 173.033 izanik. Azken urteetako maitza baten emaitzarik onenetakoa dela nabarmendu du patronalak. Hala ere, 2013ko abuztuko minimoetatik, krisian zehar galdu diren 18.000 autonometatik 1.681 bakarrik berreskatura dira, hau da, %10 baino gutxiago.

"Laburbilduz, maiatzean enpresen zein autonomoen kopuruak igo dira, baina oso era motelean. Honek argi erakusten du krisiaren ateraldia zaila izaten ari dela enpresentzako, eta neurri zehatzak garrantzitsuak direla enpresen susperraldia indartzeko", adierazi du Confebaskek.