EAEn eta Madrilen kokaina banatzen zuen sare bat desegin eta zortzi lagun atxilotu dituzte

Actualizado: miércoles, 27 abril 2011 16:12

BILBO, 27 Abr. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren drogaren kontrako taldeko agentek, Guardia Zibilaren laguntzarekin, Estatuan kokainarekin trafikatzen zuen nazioarteko talde bat desegin du Madrilen eta Donostian. Donostiako Instrukziozko 2. Epaitegiak koordinatutako operazioan 40 kilo kokaina baino gehiago konfiskatu dira, orain arte Ertzaintzak ikerketa batean konfiskatutako kokaina kopuru handiena. Zortzi delitugile peruar eta kolonbiarrek osatzen zuten "El clan de la chata" izeneko taldea. Perutik etortzen ziren kokainaz betetako maletak sartzen zituzten Espainian.

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, "El clan de la chata" taldearen desegitea ahalbidetu duen operatiboa 2010. urtearen amaieran hasi zen Bilbon, Ertzaintzaren agenteek Donostian bizi zen trafikante kolonbiar batek egindako droga salerosketa sorta bat detektatu ostean. Pertsona honen inguruan egindako ikerketak ertzainak eraman zituen Madril eta Guadalajara probintzietan bizi ziren narkotrafikatzaile talde baten kideak aurkitzera.

Ustez, narkotrafikatzaile horiek drogaz betetako maletak Espainiara ekartzen zituzten pertsonen etorrera antolatzen zuten. Lortutako frogen bidez, Bilboko Ertzaintzako drogaren kontrako espezialistek operatibo berezi bat jarri zuten martxan, "Caleño" izenburupean, sare osoa desegiteko.

"La chata" izenarekin ezagutzen zen 61 urteko emakume enpresari bat zen taldeko burua. Emakume honek, senideak eta bandako kideak zituen Liman droga zekarten pertsonen etorrera Peruko hiriburutik Madrilera drogaz betetako maletekin antolatzeko. Krema potetan eta elikagaietan ezkutatzen zen droga.

Agenteak konturatu ziren maletak San Fernando de Henares herriko pisu batera eramaten zirela ostean. Bertan, "el cocinero" ezizenaz ezagutzen zen bandako kideetako bat substantziak destilatu eta errekuperatzeaz arduratzen zen. Batzutan, arropetan inpregnatuta ere heltzen ziren substantziak.

Familia peruarraren bizitza maila altuak ikerlarien arreta deitu zuen. Kontrabandoa estaltzeko hainbat negozio (mintzategiak eta jatetxeak) eta hiru milioi eurotan balioztatutako txalet asko zituzten. Gainera, agenteek droga bidalketak Holandara eta diru sarrera altuak Herberehetatik eta Alemaniatik detektatu zituzten, Madriletik egindako diru irteerekin (Kolonbia eta Venezuela bidetik) batera. Ertzaintzak kalkulatutakoaren arabera, 300.000 euro baino gehiago ateratzen zituen erakundeak hilero herrialdetik Hego Amerikara, familiar eta ahaide hurbilen laguntzaz.

AZKEN OPERAZIOA

Azken operatiboa joan den martxoaren 19an aktibatu zen, Madril eta Guadalajarako Guardia Zibilaren Polizia Judizialaren kideen kolaborazioarekin, Peruko herritar bat Barajasera heldu zenean. Purutasun handiko bederatzi kilo kokaina konfiskatu zizkioten; elikagai eta garbitasun produktuen artean disimulatuta zituen maletaren barruan.

Ondoren, taldeko gainontzeko kideak atxilotu zituzten San Fernando de Henares, Torrejon de Ardoz, Alcala de Henares eta Alovera (Guadalajara) herrietan. Atxilotuen artean erakundearen buruaren bi alaba eta seme bat daude. Beste alabetako batek dispositiboa ekidin zuen herrialdetik kanpo zegoelako; hala, inputatuta izan da penalki.

Desegindako eraikinen artean San Fernando de Henaresen kokatutako laborategi bat dago; 20 kilo kokaina (pastan, hautsean eta likidoan) aurkitu zituzten bertan. "El cocinero" salmentarako substantzien prestaketaz arduratzen zen bandaren kidea atxilotu zuten laborategian.

Zortzi atxilotuak Agintaritza Judizialaren esku geratu dira eta horietako hiru kartzelan sartzea agindu da. Ertzaintzak erakundea erabat desegintzat eman du.