Aviso: Esta noticia tiene más de un año. Última actualización: 30/07/2010 13:55

EAEtik pasatzen den Done Jakue Bideari lotutako 700 ondasun sailkatu babestuko dira

   Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Euskal Autonomia Erkidegotik (EAE) pasatzen den Done Jakue Bidearen zatia Monumentu Multzoa kategoriako Kultur Ondasun Sailkatua izendatzeko espedientea abiarazi du. Espediente hori abiarazteak zehaztuko du, bai Done Jakue Bideari dagokionez bai bideari atxikitako ondasunei dagokienez, nola aplikatuko den behin-behinean 700 ondasun sailkatu horietan Euskal Kultur Ondareari buruzko Legean jasotzen den babes-araubidea.

   Bidearen ibilbide fisikoa da bertan agertzen diren elementu eta ondare-multzoak paisaian barneratzen eta batzen dituen bizkarrezurra, osotasun bakarra eratzea lortzen duena. Osotasun hori, hain zuzen, bidearen ertzetan mendez mende sortu den kultur ondarearen adibide da, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailetik adierazi dutenez.

   Horregatik, eta EAEtik pasatzen den Done Jakue Bidearen zatiak duen interes historiko eta kulturala ikusita, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak EAEtik pasatzen den Done Jakue Bidearen zatia Monumentu Multzoa kategoriako Kultur Ondasun Sailkatua izendatzeko espedientea abiarazi du. Horrekin bat, beraz, Euskal Kultur Ondarearen Legean jasotzen den babes-araubidea behin-behinekoz aplikatuko zaie Done Jakue Bideari lotutako 700 ondasun sailkaturi.

   Ekimen honen garrantzia dela medio, abiarazitako espedientea jendaurrean jartzeko epea ezarriko da, eta ebazpenaren berri emango zaie Done Jakue Bidea bertatik pasatzen zaien udalerrietako udalei; Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirolen Sailari, Tokiko Administrazioaren Sailari eta Lurralde Orekaren Sailari; Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura, Garraio eta Hirigintzako sailei; Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Sailari, eta Mugikortasun eta Lurralde Antolamenduko Sailari eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailari.

DONE JAKUE BIDEA EAE-N

   Done Jakue Bidea multzo historiko-artistiko izendatu zuten 1962an eta, gero, 2000n, Monumentu Multzoko kategoriako Kultur Ondasun izendatu zen EAEtik pasatzen den Done Jakue Bidearen zatia. Orduz geroztik ibilbidea mugatzearen alde lan egin izan da.

   Ildo horretatik, ondoren egin diren azterlanek bertatik ibiltzeko moduko ibilbide erreala eta fisikoa finkatzea hartu izan dute helburu; ibilbide etenik gabea eta segurua behar zuen erromesentzat, eta lehentasuna ematen diena leku historiko eta publikoei; baina leku edo gune gogoangarrien segida hutsa izan beharrean, gehienetan, bide historiko edo galtzada publikoez lotu dira leku gogoangarriok, ahal izan den heinean, alde batera utziz errepideak eta bide arriskutsuak.

   Horrela, XXI. mendeko ibilbidea finkatu da, historiaren joanean moldatua, eta zeharkatzen dituen lekuetako kultur ondarea agerian jartzen dituena, ibilbidean zehar han-hemen agertzen diren mugarriak garapen historikoaren eragile eta eragin direla erakutsiz, aldi berean.

   "Zehaztapen hau guztia sartuta, atzean utzi dugu kultur ondasunei buruzko ikuspegi estatiko eta isolatua; orain, ibilbidea elementu dinamiko eta bizia da, bidea sortu zuten herrien eta heredatu duten herrien bizitza sozialaren funtsezko osagaia", azaldu dute.

   Done Jakue Bideak bi adar ditu EAEn: bata ekialdetik mendebaldera doa, Gipuzkoa eta Bizkaia zeharkatuz eta, bestea, iparraldetik hegoaldera, Gipuzkoatik eta Arabatik. Ibilbidean zehar, Done Jakue Bidea lehen mailako ondare-multzo eta elementuei lotuta dago, eta zeharkatzen dituen lurralde eta tokien kultur ondarearen isla dira.

El vídeo comenzará después de segundos de publicidad.
Portal Turismo
 
la actualidad más visitada en www.europapress.es
Un empleado de Apple confirma varias características del iPad 3 La ola de frío se agudizará el fin de semana Sobresaliente 'Cum Laude' para la tesis de Camps

www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2012 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.