EAJ eta Sortu bildu dira Bilbon, bakegintzaz eta marko juridiko-politiko berriaz hitz egiteko

Actualizado: jueves, 24 julio 2014 13:45
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 24 (EUROPA PRESS)

   EAJko eta Sortuko ordezkariak bildu dira ostegun honetan, uztailak 24, Sabin Etxean, Bilbon, eta bakegintzan eta marko juridiko-politiko berriaren inguruan akordioetara iristeko "ahalegina" egingo dutela adostu dute.

   Bilera bi alderdien arteko "harremana bideratzeko" izan da, eta, "ezberdintasunak" mantentzen dituzten eta "zailtasunak" dauden arren, arlo batzuetan "elkarrekin lan egiteko oinarriak finkatu" behar dituztela uste dute. Bilerek irailean izango dute jarraipena.

   EAJren aldetik, EBBko presidente Andoni Ortuzar eta Joseba Aurrekoetxea burukidea izan dira bileran, eta Sortu ordezkatuz, Hasier Arraiz presidentea eta Rufi Etxeberria.