EAJk eta EH Bilduk gora egingo lukete EAEko hauteskundeetan

EiTB Focus inkesta
EITB
Actualizado: miércoles, 18 octubre 2017 14:31

BILBO, 18 (EUROPA PRESS)

EAJ alderdiak berriro irabaziko lituzke Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hauteskundeak, Eusko Legebiltzarrean ordezkari gehiago lortuta, gainera. EH Bildu alderdiak ere gora egingo luke Gasteizko Ganberan eta bigarren indarra izaten jarraituko luke, EiTB Focus azken galdeketaren arabera.

EiTB Taldearentzat egindako inkestaren zazpigarren alea urriaren 2tik 4ra egin zuen Gizaker enpresak, eta 1.200 pertsonari galdetu zien, 400na Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

Horrela, EAJk botoen ia %40 eta 30 ordezkari eskuratuko lituzke, 2016ko hauteskunde autonomikoetan baino bi gehiago. EH Bilduk ere gora egingo luke, 18 eserleku izatetik 19 izatera igarota, boto asmoaren %23,4rekin. Elkarrekin Podemos koalizioak hiru puntu galduko lituzke boto asmoari dagokionez (%11,6), eta ordezkari bat gutxiago izango luke (10 eserlekurekin geratuko litzateke).

PSE-EEk gaur egun dituen bederatzi legebiltzarkideei eutsiko lieke, botoen %12,6 lortuta. PPk izango luke galera handiena, bi legebiltzarkide gutxiagorekin geratuko bailitzateke, boto asmoaren %9rekin. Abstentzioa %40 ingurukoa izango litzateke, inkestaren arabera.