EAJk irabaziko lituzke Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak, eserleku bat gehiagorekin

Eusko Legebiltzarra
EUSKO LEGEBILTZARRA
Actualizado: martes, 21 febrero 2017 10:57

Elkarrekin Podemosek legebiltzarkide bat galduko luke eta beste alderdiek berdin jarraituko lukete

BILBO, 21 (EUROPA PRESS)

EAJk berriro irabaziko lituzke Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak, gaur egun dituen 28 ordezkariak baino bat gehiago lortuz. Elkarrekin Podemos alderdiak legebiltzarkide bat galduko luke, eta gainontzeko taldeak berdin mantenduko lirateke, Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzako Prosprekzio Soziologikoen Kabinetearen inkestaren arabera.

Informazioaren bilketa otsailaren 7tik 12ra bitartean egin zen -biak barne- galdera sorta egituratu eta itxia erabiliz, EAEko lurralde bakoitzerako lagin adierazgarri bati etxean egindako banakako elkarrizketen bidez. Lagina, 18 urte edo gehiagoko biztanleriari zuzendua, honela banatu zen: 490 lagun Araban, 1.078 Bizkaian eta 700 Gipuzkoan; beraz, 2.268 pertsona elkarrizketatu ziren guztira.

Modu honetan, alderdi jeltzaleak 29 legebiltzarkide lortuko lituzke (bat gehiago), EH Bildu 18rekin geratuko litzateke (berdin), Elkarrekin Podemos 10ekin (bat gutxiago), PSE-EE 9rekin (berdin) eta PP 9rekin (berdin).

HERRIALDEAK

Herrialdeka, Araban, EAJk 8 eserleku izango lituzke (%29,4ko boto zenbatespena), EH Bilduk 5 (%19,1), PPk 5 (%17,8), Elkarrekin Podemosek 4 (%14,4) eta PSE-EEk 3 (%12,7). Bizkaian, EAJk, botoen %42,5ekin, 12 legebiltzarkide lortuko lituzke, EH Bilduk 5 (%18,0), Elkarrekin Podemosek 3 (%13,8), PSE-EEk 3 (%11,3) eta PPk 2 (%9,5).

Azkenik, Gipuzkoan ere EAJ izango zen garaile, bozen %34,9 eta 9 ordezkari lortuz. EH Bilduk 8 legebiltzarkide izango lituzke (%28,7), Elkarrekin Podemosek 3 (%13,0), PSE-EEk 3 (%11,5) eta PPk 2 (%7,3).