EAJk irabaziko lituzke berriz hauteskundeak EAEn, 27 eserlekurekin, eta PSE-EEk bat galduko luke, Ezker Anitzaren alde

EH Bilduk legebiltzarkide bat galduko luke Gipuzkoan, baina beste bat irabaziko luke Araban

Europa Press País Vasco
Actualizado: jueves, 23 mayo 2013 15:11
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

   BILBO, 23 (EUROPA PRESS)

   EAJk berriro irabaziko lituzke Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak joan den urteko urriaren 21eko emaitza berberarekin, hau da, 27 legebiltzarkiderekin. PSE-EEk eserleku bat galduko luke eta 15 izango lituzke, eta gaur egun ordezkaritzarik ez duen Ezker Anitza-IUk legebiltzarkide bat lortuko luke.

   Eusko Jaurlaritzako Azterketa Soziologikoko Kabineteak egin duen 2013ko maiatzeko Hauteskunde Autonomikoetarako Bozen Aurreikuspenen arabera, gaur egun Eusko Legebiltzarrean dauden gainontzeko alderdiek ez lukete aldaketarik izango euren ordezkaritzetan. Hala, EH Bilduk 21 legebiltzarkide izango lituzke, PPk hamar eta UPyD-k bat.

   PSE-EEk Araban galduko luke bere hamaseigarren ordezkaria, eta bostekin geratuko litzateke. EH Bilduk legebiltzarkide bat irabaziko luke lurralde horretan, zazpi izatera helduz. Ezker Anitza-IUk Gipuzkoan irabaziko luke eserlekua, eta koalizio abertzaleak bat galduko luke, zortzirekin geratuz.

   Lurraldeka, Bizkaian, 948.422 laguneko hautesle-erroldarekin eta %36ko bastentzioarekin, EAJk 11 eserleku mantenduko lituzke (bozen %38,5, 2012ko %37,94aren aldean), eta EH Bilduk egungo seiak izango lituzke (%21,20tik %21,30era).

   PSE-EEk bost legebiltzarkide lortuko lituzke berriz, baina bozen %18,71tik %17,50era jaitsiko litzateke. PPri ere antzekoa gertatuko litzaioke, hiru ordezkari mantendu arren, %11,66tik %10era jaitsiko bailitzateke.

GIPUZKOA ETA ARABA

   Gipuzkoan, EAJk bederatzi eserleku lortuko lituzke berriz, bozen portzentajea %31,58tik %33ra igoz. EH Bilduk ordezkari bat galduko luke eta zortzirekin geratuko litzateke, bozen portzentajea %31,76tik %29,90era jaitsiz.

   PSE-EEk egungo bost legebiltzarkideak mantenduko lituzke, %19,02tik %18ra jaitsiz, eta PPk ere egun dituen biak mantentzea lortuko luke, %8,41etik %7ra jaitsi arren. Ezker Anitza-IUk Eusko Legebiltzarrean sartzea lortuko luke eserleku batekin, Gipuzkoan lorturiko bozen %3,5ari esker. Gipuzkoako hautesle-errolda 750.935 lagunekoa izango litzateke eta abstentzioa %37koa.

   Arabari dagokionez, 250.994 pertsonako hautesle-errolda eta %37,5eko abstentzioarekin, EAJ izango litzateke berriz alderdi bozkatuena, bozen %25,60rekin (2012an %25,51) eta zazpi ordezkarirekin. Halere, jeltzaleak EH Bildurekin berdinduta egongo lirateke legebiltzarkideen kopuruan, seitik zazpira igoko bailitzateke koalizio abertzalea, portzentajean %21,74tik %22,50era igoz.

   PSE-EE gaur egun dituen sei eserlekuetatik bat galduko luke (%19,30etik %18,50era) eta PPk bere bost legebiltzarkideak mantenduko lituzke (%18,68tik %16,40ra). UPyD alderdiak egungo eserlekua izango luke, baina portzentajea %3,47tik %4,5era igoko luke.

   Bozen aurreikuspena egiteko informazioa apirilaren 22tik 27ra bildu zen, Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) bizi diren 18 urtetik gorako 2.277 laguni euren etxebizitzetan egindako banako elkarrizketen bitartez.

Contenido patrocinado