EAJk uste du ezinbestekoa dela Ezker Abertzalea protagonista izango den sasoi berri bat zabaltzea

Actualizado: jueves, 7 julio 2011 13:14

BILBO, 7 Jul. (EUROPA PRESS) -

EAJ-PNVk Bateragune auziari buruzko prentsa ohar bat hedatu du, eta bertan ezker abertzalea protagonista izango den garai berri bati hasiera ematea ezinbestekoa dela ondorioztatzen du, prentsa oharrean dakarrenaren arabera.

EAJk berretsi egiten du Bateragune bezala ezagutzen den kasuaren ahozko fasea bukatu ondoren prozesuan auzipeturik daudenen kasuaren artxibatzearen eskaera. Hauen ustez, kasu hau, Estatuko Botere batzuk eta alderdi politiko eta komunikabide batzuk erabiltzen duten estrategia politikoaren eraskusle dira, gehiago zehaztuz, Ezker Abertzalearekin lotutako guztia ETAren inguruan mugitzen denaren ustearen estrategia.

EAJk beti agertu dela tesi horren kontra azaldu du, nahiz eta haien hitzetan, ezker abertzaleko ordezkarien ahotan ezeztatua izan. "Tesi horri ezin eutsirik, berau salatu eta errotik ateratzea beharrezkoa da", azpimarratu dute prentsa oharrean.

"Epaitzen ari dena ETAk bideraturiko jarraibidea ote den, joko horretan ez gara sartuko. Ezta ere, ETArekin edo mundu horren gainetik daudenekin partekaturiko estrategia ote den. Uste horiek denak maltzurkeriaz egindakoak dira eta iraganeko eztabaida interesatuei dagozkienak", esanez jarraitu du EAJk oharrean, eta azpimarratu du konbentzituta daudela ezinbestekoa dela Euskadin sasoi berri bat zabaltzea, urte luzez irekita egon den trintxera ixtea, hain zuzen ere, eta "ezker abertzalea egitura politikoan eta erakundeetan protagonista izango dena", sakondu du.

Ondorioz, eta bukatzeko, behin et betirako kausa hori zarratzea beharrezkoa dela uste dutela adierazi dute, hau da, "zentzugabeko kasu politiko-juridiko honekin bukatzea".