Ebbot Lundberg & The Indigo Children, Bilbo, Hondarribia eta Gasteizen, urtarrilaren 26, 27 eta 28an

Ebbot Lundberg & The Indigo Children
PETER NILSSON
Actualizado: lunes, 23 enero 2017 17:02

BILBO, 23 Ene. (EUROPA PRESS) -

Ebbot Lundberg & The Indigo Children talde suediarrak hiru kontzertu eskainiko ditu aste honetan Euskal Herrian "For The Ages To Come" izeneko bere lehen diskoa aurkezteko biran. Hain zuzen, Bilboko Kafe Antzokian izango da lehena, ostegunean, urtarrilaren 26an, Hondarribiako Psilocybenea aretoan biharamunean, urtarrilaren 27an, eta Gasteizko Helldorado aretoan larunbatean, urtarrilaren 28an. Aurretik Pasavento talde madrildarra arituko da, antolakuntzak jakinarazi duenez.

Ebbot Lundberg ezaguna da The Soundtrack Of Our Lives eta Union Carbide Productiones taldeeko abeslaria izateagatik, rock eskandinaviarraren banda garrantzitsuenetakoak eta eragin handienetakoak.

Joan den urtetik The Indigo Children taldearekin dabil, eta beraiekin argitaratu du "For The Ages To Come", The Soundtrack Of Our Lives taldearen ildoko rock psikodelikoko abesti berriekin. "Abestiek melodia zainduak dituzte, eta hitzak indartzen doaz eta edozein momentuta eztanda egitera doazela dirudite", esan dute.

Hiru kontzertuetan Pasavento taldea arituko da aurretik. Madrilgo rock alternatiboko talde sortu berria da, eta "gitarra melodikoak eta preziosistak" dira bere ezaugarri nagusiak.