EcoEuskadi 2020-k online lehiaketa bat jarri du martxan bere helburu estrategikoen inguruko ekarpen zehatzak jasotzeko

Actualizado: jueves, 20 octubre 2011 14:40

BILBO, 20 Oct. (EUROPA PRESS) -

EcoEuskadi 2020 Euskadiko Garapen Iraunkorrerako Estrategiak atal berri bat jarri du bere webgunean, bere oinarrizko bederatzi helburu estrategikoei buruzko ekarpenak jasotzeko asmoz. Eremu berri horren helburua da herritarrek konpromisoan eta partaidetzan oinarrituz helburu horiek erdiesteko egiten dituzten proposamen zehatzak jasotzea.

Bi astean behin, erabiltzaileek helburu estrategiko bakoitzaren gainean duten ezagutza zabaldu ahal izango dute EcoEuskadi 2020 estrategiak web-orrian argitaratuko dituen ekarpenei esker, eta helburu bakoitza lortzen laguntzeko ideiak proposatu ahal izango dituzte. Jarduera gauzagarrien inguruko ideiak bilatzen dira, ezarritako helburua erdiesteko lagungarriak direnak, hain zuzen, eta ez proposamen abstraktuak edo oso orokorrak.

Gainera, parte-hartzeak saritu egingo dira, partaide guztien artean hainbat opari eta sari zozkatuko baitira 15 egunez behin. Halaber, azken sari bat emango da jasotako mezu guztien arteko ekarpen, ekimen edo iradokizun erabilgarri, berritzaile eta gauzagarrienarentzat, eta horrela, ahalegina eta sormena saritu egingo dira. Irabazleen izenak EcoEuskadiren web-orriaren bitartez jakinaraziko dira.