EGABek Eusko Jaurlaritzak aurkezturiko Bitartekarien Erregistroaren Dekretu Proiektuaren aldeko irizpena eman du

Actualizado: viernes, 15 abril 2011 13:19

BILBO, 15 Abr. (EUROPA PRESS) -

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Ekonomia eta Gizarte Arazoetako Batzordeak (EGAB) Bitartekarien Erregistroaren Dekretu Proiektuaren aldeko irizpena eman du. Proiektua Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Gaietako Sailak bidali zion. Araudiaren helburua Bitartekarien Erregistroa sortzea eta arautzea da, bai eta bitartekariek frogatu behar duten familia-bitartekaritzako trebakuntza bereziaren edukia zehaztea ere.

EGABen ustez, araudia "positiboa" da, bere iritziz funtsezkoa baita bitartekarien trebakuntza eta kualifikazio egokiak bermatzea. "Egitate honek bitartekaritza zerbitzuaren kalitatea eta erabiltzaileen babesa hobetuko ditu", adierazi du.

Hain zuzen ere, bitartekaritza egiten duten pertsonek Famili Bitartekaritzako Legean exijitutako betekizunak betetzen dituztela bermatzea da Bitartekarien Erregistroa sortzearen arrazoia. Gainera, bitartekari zerbitzuak eskaintzen dituzten profesional guztiak ezagutzeko aukera eskaintzen dio jendeari tresna berri honek.

Bere txostenean, EGABek uste du dokumentuan azaldu behar dela bitartekariei elkargo profesional egokian izena emanda egotearen ziurtagiria exijitu behar zaiela (ziurtapen akademiko egokiaz gain), baldin eta elkargoko kide izatea nahitaezkoa bada jarduera egiteko.