Gizon bat hil da AP-8 autobidean kamioi batek harrapatuta, Deban

Actualizado: lunes, 13 febrero 2017 13:34

BILBO, 13 (EUROPA PRESS)

Azkoitiko auzokidea den 60 urteko gizon bat hil da astelehen honetan AP-8 autobidean, Deban (Gipuzkoa), galtzadan zegoela kamioi batek harrapatu ondoren. Ertzaintza ezbeharraren nondik norakoak ikertzen eta biktima galtzadan zergatik zegoen argitzen saiatzen ari da, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Ezbeharra goizeko 08:30 inguru gertatu da AP-8 autobidean, Irunerako noranzkoan zirkulatzen ari zen kamioi batek galtzadan zegoen gizonezko bat jo duenean. Itziarreko tuneletara sartu baino pixka bat lehenago gertatu da ezbeharra, Deban.

Gertatutakoaren berri izan bezain laster, larrialdi zerbitzuko hainbat baliabide hurbildu dira bertara. Osasun zerbitzuko langileek galtzadan bertan etzanda zegoen biktima artatu dute, baina bere heriotza baieztatu baino ezin izan dute egin.

Istripuaren ondorioz, Irunera bideko ezkerreko erreia moztuta geratu da, eta Ertzaintzaren agenteek trafikoa arautu behar izan dute. Biktimaren gorpua Donostiako Auzitegiko Patologia Zerbitzura eraman dute, epailearen aginduz, eta Ertzaintzak ikerketa hasi du istripuaren inguruabarrak zehazteko.