Eguraldi ederra izango da bihar, eguzkia jaun eta jabe

Euskalmet agentziaren iragarpena abuztuaren 19rako
EUSKALMET
Actualizado: sábado, 18 agosto 2018 17:25

DONOSTIA, 18 Ago. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Euskal Meteorologia agentziak egindako iragarpenaren arabera, eguraldi ederra izango dugu bihar (hilak 19, igandea). Eguzkia, jaun eta jabe, egunaren hasieran izan ezik; goizean goiz lanbroa eta lainoa ager daitezke eta baliteke kosta partean behe-hodei batzuk ere agertzea. Giro eguzkitsua izanagatik, tenperatura maximoak ez dira beroegiak izango, arratsaldean iparraldeko haizea ibiliko delako; altuenak 25 eta 30 ºC artekoak izango dira.