Eguraldi iragarpena

Actualizado: viernes, 26 agosto 2011 20:57

BILBO, 26 Ago. (EUROPA PRESS) -

Ostiralean giro ilunarekin eta euritan argituko du egunak. Goizean zehar zaparradak botako ditu, han-hemenka mardulak izango dira eta trumoiak ere jo dezake kantauri isurialdeko hainbat puntutan.

Arratsaldean zehar, poliki-poliki, mendebaldetik hasita atertuz joango da. Ipar-mendebaldeko haizea zakar ibiliko da, ufada gogorrekin joko du kostaldean, eta Ebro bailaran ere ziertzoa bizi ibiliko da, tenperaturaren jaitsiera eraginaz.

Itsasaldeko haizearekin tenperaturak behera egingo du eta 20 ºC-ren bueltan errendituko dira termometroak ipar partean eta hegoaldean 25 ºC-ren inguruan.