Eguraldi kaskarra izango da bihar, lainoak eta euri giroa nagusi

Euskalmet agentziaren iragarpena abuztuaren 17rako
EUSKALMET
Actualizado: jueves, 16 agosto 2018 17:14

DONOSTIA, 16 Ago. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Euskal Meteorologia agentziak egindako iragarpenaren arabera, eguraldi kaskarra izango da bihar (hilak 17) ipar isurialdean: lainotuta egongo da eta euri giroa izango da nagusi. Goizean zerua estalita egongo da eta euria sarri eta ugari egingo du ipar partean; arratsaldeak aurrera egin ahala, atertzeko joera hartuko du aroak eta hodeitza zertxobait saretuko da. Hegoaldean, berriz, zerua tarteka hodeitsu egongo da eta euria urria izango da; baliteke goizean Araban tanta batzuk botatzea. Haizeak iparraldetik joko du eta tenperatura maximoak nabarmen jaitsiko dira.

Itsasoan, mendebaldeko haizea ibiliko da, 3ko indarrarekin. Egunaren erdiko orduetan ipar-mendebaldetik finkatuko da, 3-4ko indarrarekin. Itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du, ondoren itsaskirria edo itsaskia. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro erdiko olatuak altxatuko ditu.