Aldaketa gutxi abenduaren hasieran

Actualizado: lunes, 30 noviembre 2015 17:37

BILBO, 30 Nov. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, asteartean, abenduaren 1ean, aldaketa gutxi izango da. Giro lehor eta eguzkitsuarekin jarraituko dugu; goizaldean lainoa sortuko da eta izotza egingo du Araban eta Nafarroan.

Tenperaturan ez da aldaketarik izango, eta haizea aldakor eta ahul ibiliko da, hego ukituarekin. Hiriburuetan, Bilbon 6 gradu espero dira gutxienez eta 17 gehienez, Donostian 5 gutxienez eta 17 gehienez, Gasteizen -3 gutxienez eta 13 gehienez, eta Iruñean -1 gutxienez eta 13 gehienez.

Itsasoan ekialdeko haizea ibiliko da, 3ko indarrarekin, eta itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 2,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 07:05ean eta 19:45ean izango dira, eta itsasbeherak 00:46an eta 13:31ean. Uraren tenperatura 15 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro artekoa izango da.