Antzeko giroa izango da larunbat honetan

Actualizado: sábado, 13 febrero 2016 7:05

BILBO, 13 Feb. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren araber, larunbat honetan, otsailaren 13an, goizean zerua ilun eta euritarako egongo da eguraldia, baina eguerdian eta arratsaldeko lehen orduetan, goizeko frontea aldendu eta beste bat iritsi bitartean, ateri eutsiko dio eta urdinguneak ere irekiko dira. Argialdi honek, ordea, ez du luze iraungo eta arratsalde amaierarako euri giroa nagusituko da berriro ere.

Mendebaldeko haizea gogor ibiliko da, batez ere kostaldean eta Ebro ibarrean. Giro epela izango da, beroenak 14-18 gradu artean geldituz. Hiriburuetan, Bilbon 13 gradu espero dira gutxienez eta 19 gehienez, Donostian 12 gutxienez eta 18 gehienez, Gasteizen 8 gutxienez eta 17 gehienez, eta Iruñean 7 gutxienez eta 15 gehienez.

Itsasoan mendebal osagaiko haizea ibiliko da 6ko indarrarekin eta arratsaldean 3-4ko indarrera jaitsiko da; egunaren azken orduetan zakartu egingo da. Itsaso zakarra eragingo du, eta arratsaldean itsaskirrira edo itsaskira jaitsiko da. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 2-2,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu hasieran eta arratsaldean 3,5-4 metrora igoko da. Itsasgora 19:14an izango dira, eta itsasbehera eta 13:02an. Uraren tenperatura 12-13 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro artekoa izango da.