Berdintsu jarraituko du asteazkenean

Actualizado: martes, 21 febrero 2017 16:29

BILBO, 21 Feb. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, asteazkenean, otsailaren 22an, eguraldiak berdintsu jarraituko du. Egunaren hasieran hegoaldean tenperatura hotza izango da eta lainogune batzuk agertuko dira, isurialde atlantikoan behe hodeiak ere ager daitezke. Goizaren bigarren partean eta arratsaldean eguraldia eguzkitsua izango da edonon, egunaren amaieran kostaldean behe hodeiak agertuko dira berriro.

Haizea noraezean ibiliko da, arratsaldean ipar-ekialdekoa. Kostaldean ekialdeko haizea ibiliko da. Tenperatura maximoek gora egingo dute. Hiriburuetan, Bilbon 8 gradu espero dira gutxienez eta 17 gehienez, Donostian 7 gutxienez eta 16 gehienez, Gasteizen 2 gutxienez eta 16 gehienez eta Iruñean 3 gutxienez eta 16 gehienez.

Itsasoan ekialdeko haizea ibiliko da, 2-3ko indarrarekin, eta arratsaldean ipar-ekialdekoa nagusituko da. Itsaso kizkurra edo itsaskirria izango da. Mendebaldeko hondoko itsasoak metro bete inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 00:42an eta 13:20an izango dira, eta itsasbeherak 06:56an eta 19:18an. Uraren tenperatura 11-12 gradukoa da eta ikuas-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da.