Eguraldia bihar, abenduak 17

Goibel hasieran eta ostarteak arratsaldean
EUSKALMET
Actualizado: martes, 16 diciembre 2014 16:57

BILBO, 16 Dic. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, asteazkenean, abenduaren 17an, egunaren lehenengo partean eguraldiak goibel eta umel jarraituko du, batez ere iparraldean, eta han euria sarri egingo du oraindik. Arratsaldetik aurrera atertzera egingo du nabarmen eta ostarteak zabalduko dira, handienak hegoaldeko eskualdeetan, bereziki Ebro ibarrean.

Haizeak mendebalderantz egingo du berriro, baina ipar-mendebaldekoa ibiliko da hainbat momentutan. Tenperaturak gora egingo du apur bat eta haizearen abiadura txikiagoa izango denez, hotz sentsazioa ere txikitu egingo da. Hiriburuetan, Bilbon 10 gradu espero dira gutxienez eta 15 gehienez, Donostian 9 gutxienez eta 14 gehienez, Gasteizen 6 gutxienez eta 11 gehienez, eta Iruñean 7 gutxienez eta 12 gehienez.

Itsasoan mendebal-osagaiko haizea ibiliko da 5eko indarrarekin, ipar-mendebala nagusituz, eta egunak aurrera egin ahala zakartu eta 6ko indarra hartuko du. Itsaski handia eragingo du hasieran eta itsaso zakarra gero. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 2-2,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgora 11:56an izango da, eta itsasbeherak 05:36an eta 18:10ean. Uraren tenperatura 15 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro artekoa izango da.