Eguraldia bihar, abenduak 20

Fronte hotza dator
EUSKALMET
Actualizado: viernes, 19 diciembre 2014 17:27

BILBO, 19 Dic. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, larunbatean, abenduaren 20an, fronte hotz baten eraginpean egongo gara. Zerua ia egun osoz lainotu samar egongo da eta tarteka euria egingo du, bereziki kantauri isurialdean. Euria nekez iritsiko da hegoaldera. Haizea hasieran mendebal/ipar-mendebaldetik sartuko da, baina antizikloia Europan barneratuz doan heinean, haizeak ipar/ipar-ekialdera egingo du.

Eguneko tenperaturak apur bat egingo du behera. Hiriburuetan, Bilbon 8 gradu espero dira gutxienez eta 13 gehienez, Donostian 7 gutxienez eta 12 gehienez, Gasteizen 5 gutxienez eta 11 gehienez, eta Iruñean 6 gutxienez eta 11 gehienez.

Itsasoan mendebal-osagaiko haizea ibiliko da, 3-4ko indarrarekin, eta arratsaldean ipar-osagaitik finkatu eta 3ko indarrarekin ibiliko da. Itsaskirria edo itsaskia eragingo du, eta ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak hiru metroko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 01:58an eta 14:19an izango dira, eta itsasbeherak 08:02an eta 20:23an. Uraren tenperatura 15 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro artekoa izango da.