Eguraldia bihar, abuztuak 15

Aldaketa gutxi
EUSKALMET
Actualizado: jueves, 14 agosto 2014 17:21

BILBO, 14 Ago. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, ostiralean, abuztuaren 15ean, giro antzekoarekin jarraituko dugu. Iparraldean lainoak oso ugariak izango dira eta zaparradak botako ditu tarteka. Hala ere noizbehinka ostarteak ere agertuko dira. Hegoaldean berriz, hodei batzuk agertuko dira bai, baina oro har, giroa eguzkitsua izango da unerik gehienetan.

Hasieran mendebaldeko haizea ibiliko da eta arratsaldean ipar-mendebaldekoa, eta indar apur bat irabaziko du. Tenperaturari dagokionez, aldaketa gutxi, maximoak 22-24 graduren bueltan geratuko baitira. Hiriburuetan, Bilbon 17 gradu espero dira gutxienez eta 23 gehienez, Donostian 16 gutxienez eta 23 gehienez, Gasteizen 11 gutxienez eta 24 gehienez, eta Iruñean 13 gutxienez eta 25 gehienez.

Itsasoan mendebal/ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, 3-4ko indarrarekin, eta itsaskirria edo itsaskia eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5-2 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 06:44an eta 19:06an izango dira, eta itsasbeherak 00:30ean eta 12:47an. Uraren tenperatura 23-24 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da.