Eguraldia bihar, abuztuak 21

Actualizado: miércoles, 20 agosto 2014 16:48

BILBAO, 20 Ago. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet, Euskal Meteorologia Agentziaren iragarpenaren arabera, bihar, abuztuaren 21ean, eguzki giroa gailenduko da eta tenperaturak gora egingo du.

Aroak hobera egingo du eta ostarte ederraz gozatzeko aukera egongo da. Gainera, tenperatura epelagoa izango da eta balio beroenak 22-25 ºC artean ibiliko dira.

Arratsaldean bero-hodei batzuk garatuko dira, baina ez dute garrantzizko ondoriorik ekarriko. Goizean goiz giro freskoa izango dugu eta behe-lainoa sortuko da zenbait bailaretan.