Eguraldia bihar, apirilak 25

Arratsaldean hobetuko du
EUSKALMET
Actualizado: jueves, 24 abril 2014 17:35

BILBO, 24 Abr. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, ostiralean, apirilaren 25ean, arratsaldean eguraldia hobetuz joango da. Egunaren hasieran, aldiz, ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da eta hodeiak ugariak izango dira, isurialde atlantikoan batez ere; han euria egingo du, ekialdean bereziki. Goiza aurrera joan ahala ostarteak zabalduko dira, hegoaldean handienak; iparraldean kostako zaio jasotzea.

Tenperaturak behera egingo du. Hiriburuetan, Bilbon 9 gradu espero dira gutxienez eta 17 gehienez, Donostian 8 gutxienez eta 16 gehienez, Gasteizen 4 gutxienez eta 16 gehienez, eta Iruñean 5 gutxienez eta 16 gehienez.

Itsasoan ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, 5-6ko indarrarekin, eta arratsaldean baretu eta aldakor geldituko da, 2-3ko indarrarekin. Egunaren lehenengo partean itsaski handia eragingo du, itsaso zakarreko guneekin, eta egunaren bigarren partean itsaso kizkurra edo itsaskirria.

Mendebal/ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5-2 metroko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 00:24an eta 13:05ean izango dira, eta itsasbeherak 06:34an eta 18:56an. Uraren tenperatura 14-15 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da.