Eguraldia bihar, azaroak 21

Aldaketarik ez
EUSKALMET
Actualizado: jueves, 20 noviembre 2014 17:27

BILBO, 20 Nov. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, ostiralean, azaroaren 21ean, ez dugu aldaketarik espero. Baliteke gaur baino hodei gehiago ikustea, baina, hala ere, giro eguzkitsua nagusituko da. Hegoaldean, batez ere Ebro ibarrean, lainoa sortuko da eta baliteke egun osoan ez jasotzea.

Gainerakoan, hegoaldeko haize biziarekin jarraituko dugu, tarteka enbarazu egingo du, eta tenperaturan ez da nabarmentzeko aldaketarik izango. Hiriburuetan, Bilbon 13 gradu espero dira gutxienez eta 23 gehienez, Donostian 13 gutxienez eta 22 gehienez, Gasteizen 7 gutxienez eta 17 gehienez, eta Iruñean 8 gutxienez eta 17 gehienez.

Itsasoan hego-osagaiko haizea ibiliko da, 3-4ko indarrarekin eta 5eko tarteekin; lehenengo bi milietan itsaso kizkurra eragingo du, eta gainontzekoetan itsaskirria edo itsaskia. Mendebaldeko hondoko itsasoak bi metroko olatuak altxatuko ditu hasieran eta arratsaldean metro bete ingurukoak. Itsasgorak 02:27an eta 14:43an izango dira, eta itsasbeherak 08:28an eta 20:49n. Uraren tenperatura 17 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da.