Eguraldia bihar, azaroak 22

Hodei gehiago baina giro atsegina
EUSKALMET
Actualizado: viernes, 21 noviembre 2014 17:26

BILBO, 21 Nov. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, larunbatean, azaroaren 22an, hodeiak ugaritu egingo dira, baina giro atseginarekin jarraituko dugu. Fronteak oso hurbil izango ditugu, eta beraz, hodeiak ugaritu egingo dira eta goibeldu egingo dute tarteka zerua, baina, hala ere, noizean behin ostarteak zabalduko dira. Bestalde, Ebro ibarreko lainoa ez da iraunkorra izango.

Hego-haizea ibiliko da, eta kantauri isurialdean berriro ere 20 graduak gaindituko dira. Hiriburuetan, Bilbon 16 gradu espero dira gutxienez eta 22 gehienez, Donostian 16 gutxienez eta 22 gehienez, Gasteizen 11 gutxienez eta 18 gehienez, eta Iruñean 11 gutxienez eta 19 gehienez.

Itsasoan hego-osagaiko haizea ibiliko da, 3-4ko indarrarekin; lehenengo bi milietan itsaso kizkurra eragingo du, eta itsaskirria gainontzekoetan. Mendebal/ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 03:02an eta 15:19an izango dira, eta itsasbeherak 09:06an eta 21:24an. Uraren tenperatura 17 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da.