Eguraldia bihar, irailak 23

Actualizado: jueves, 22 septiembre 2011 18:19

BILBO, 22 Sep. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, bihar, irailaren 23an, eguraldi nahikoa nahasia izango da. Goizean hodeiak eta urdinguneak tartekatuko dira. Arratsaldean giroa ezegonkortu eta bero-hodeiak hasiko dira garatzen; eguna amaitzerako trumoiak jo eta zaparradak bota ditzake han-hemenka, batez ere barnealdean eta ekialdeko eskualdeetan. Ekialdeko haizea ibiliko da.

Tenperatura igo egingo da eta balio maximoak 25 eta 28 gradu artean kokatuko dira. Hiriburuetan, Bilbon 16 gradu espero dira gutxienez eta 26 gehienez, Iruñean 14 gutxienez eta 28 gehienez, Donostian 15 gutxienez eta 25 gehienez, eta Gasteizen 12 gutxienez eta 26 gehienez.

Itsasoan eki-osagaiko haizea ibiliko da 2-3ko indarrarekin, eta ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgora 11:50ean izango da, eta itsasbeherak 5:26an eta 18:17an. Uraren tenperatura 21 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilkometro artekoa izango da.