Eguraldia bihar, maiatzak 17

Giro ezegonkorra
EUSKALMET
Europa Press País Vasco
Actualizado: jueves, 16 mayo 2013 19:19

BILBO 16 May. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, ostiralean, maiatzaren 17an, giroa ezegonkorra izango da berriz ere. Egunez, zaparradak tarteka botako ditu, baina arratsaldean ugariagoak izango dira eta sarri agertuko dira denean. Orduan trumoi-ekaitza bota dezake une askotan. Elurra 1.400-1.500 metroko mendietan agertuko da beste egun batez. Haizea norabide aldakorrarekin ibiliko da, baina hasieran hego-mendebaldekoa nagusituko da eta arratsaldean ipar-osagaikoa.

Tenperatura apur bat igo egingo da, baina hala ere, goizean goiz hotz handia egingo du eta hotzenak 5 graduren bueltan kokatuko dira Araba eta Nafarroan. Hiriburuetan, Bilbon 9 gradu espero dira gutxienez eta 16 gehienez, Donostian 8 gutxienez eta 15 gehienez, Gasteizen 4 gutxienez eta 15 gehienez, eta Iruñean 7 gutxienez eta 16 gehienez.

Itsasoan mendebaldeko haizea ibiliko da, 3ko indarrarekin, eta arratsaldean ipar-ekialdera aldatuko da; itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1-1,5 metroko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 8:27an eta 20:50ean izango dira, eta itsasbeherak 2:13an eta 14:27an. Uraren tenperatura 15 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro artekoa izango da.

Contenido patrocinado