Eguraldia bihar, maiatzak 18

Oso euritsua
EUSKALMET
Europa Press País Vasco
Actualizado: viernes, 17 mayo 2013 19:18

BILBO 17 May. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, larunbatean, maiatzaren 18an, eguraldi oso euritsua espero dugu. Goizean botako du gehiena eta orduan hainbat tokitan euria ia etengabe egingo du. Gainera, tarteka trumoi-ekaitzak jo dezake. Haizea mendebaldetik etorriko da, eta kostaldean zakar joko du.

Barnealdean haizeak ipar-mendebaldeko norabidea hartuko du eta ez du hainbesteko indarrik izango. Gauzak horrela, eguneko tenperatura aurreko egunetan baino gutxiago igoko da eta 15 gradutik behera geldituko da. Elurra, 1.300-1.500 metrora botako du. Eguna bukatu aurretik atertzeko joera hartuko du eguraldiak.

Hiriburuetan, Bilbon 8 gradu espero dira gutxienez eta 14 gehienez,

Donostian 7 gutxienez eta 14 gehienez, Gasteizen 5 gutxienez eta 13 gehienez, eta Iruñean 6 gutxienez eta 14 gehienez.

Itsasoan mendebal-osagaiko haizea ibiliko da, 4-5eko indarrarekin, eta itsaskia edo itsaski handia eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1 eta 1,5 metro arteko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 9:43an eta 22:04an izango dira, eta itsasbeherak 3:19an eta 15:39an. Uraren tenperatura 15 gradukoa da eta ikus-eremua bat eta lau kilometro artekoa izango da.

Contenido patrocinado