Eguraldia bihar, maiatzak 25

Ostarteak eguerditik aurrera
EUSKALMET
Europa Press País Vasco
Actualizado: viernes, 24 mayo 2013 19:24

BILBO 24 May. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, larunbatean, maiatzaren 25ean, arratsaldean aldartea aldatuko zaio eguraldiari. Ipar isurialdean egunaren lehen partean hodei dezente egongo da zeruan, euri txikia egingo du eta ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da; beraz, aurreko egunetan bezala.

Eguerditik aurrera, aldiz, atertu eta hodei geruza zulatzen hasiko da, eta ostarteak zabalduko dira. Hegoaldean goizean hodeiak nagusituko diren arren, ostarteak ere irekiko dira; arratsaldean zabalagoak izango dira.

Tenperatura pixka bat igo egingo da. Hiriburuetan, Bilbon 9 gradu espero dira gutxienez eta 14 gehienez, Donostian 8 gutxienez eta 13 gehienez, Gasteizen 5 gutxienez eta 13 gehienez, eta Iruñean 6 gutxienez eta 13 gehienez.

Itsasoan ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da 4-5eko indarrarekin, eta itsaskia edo itsaski handia eragingo du. Gauean haizea baretu eta 3ko indarra hartuko du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 3:17an eta 15:38an, eta itsasbeherak 9:22an eta 21:46an. Uraren tenperatura 15 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro artekoa izango da.

Contenido patrocinado