Eguraldia bihar, maiatzak 26

Tenperaturak Behera
EUSKALMET
Europa Press País Vasco
Actualizado: viernes, 25 mayo 2012 19:44

BILBO 25 May. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, larunbatean, maiatzaren 26an, giro motela izango dugu kantauri isurialdean, bereziki goizean; bertan zerua lainotuta egongo da eta egunaren lehen zatian euri apur bat egin dezake. Hegoaldean, aldiz, hodei geruza saretuago egongo da eta arratsaldean, Pirinioetatik gertu, zaparrada trumoitsuren bat botatzeko arrisku txikia egongo da.

Tenperaturak nabarmen egingo du behera eta, oro har, nekez gaindituko dugu 20 graduren muga. Hegoaldean, berriz, tenperaturaren beherakada ez da hain handia izango eta 25 gradura igoko da. Hiriburuetan, Bilbon 16 gradu espero dira gutxienez eta 20 gehienez, Donostian 15 gutxienez eta 20 gehienez, Gasteizen 13 gutxienez eta 21 gehienez, eta Iruñean 16 gutxienez eta 23 gehienez.

Itsasoan ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, 4ko indarrarekin, eta goizean ipar-osagaira aldatu eta baretu egingo da, 3ko indarra hartuz. Hasieran itsaskia eragingo du eta gero itsaskirria. Mendebaldeko hondoko itsasoak metro bateko inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 6:46an eta 19:03an izango dira, eta itsasbeherak 00:35ean eta 12:46an. Uraren tenperatura 15 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro artekoa izango da.

Contenido patrocinado