Eguraldia bihar, martxoak 6

Actualizado: jueves, 5 marzo 2015 17:23

BILBO, 5 Mar. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, ostirala, martxoaren 6a, eguzkitsu dator eta eguerdi partean giro benetan atsegina izango dugu. Egunsentia hotza izango da eta barnealdean izotza botako du. Ohiko lautadetan behe-lainoa sortuko da gabean, baina eguzkiak xurgatu ostean zeruan urdina gailenduko da.

Haizea baretu egingo da eta ekialdetik sartuko denez, eguzkiari giroa lehortzen lagunduko dio. Eguneko tenperaturak gora egingo du eta 15 gradu gerturatuko da. Hiriburuetan, Bilbon 4 gradu espero dira gutxienez eta 13 gehienez, Donostian 2 gutxienez eta 13 gehienez, Gasteizen -2 gutxienez eta 11 gehienez, eta Iruñean -1 gutxienez eta 17 gehienez.

Itsasoan eki-osagaiko haizeak, 3-4ko indarrarekin, itsaskirria edo itsaskia eragingo du, eta ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5-2 metroko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 04:06an eta 16:23an izango dira, eta itsasbeherak 10:17an eta 22:22an. Uraren tenperatura 12 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da.