Eguraldia bihar, martxoak 7

Actualizado: viernes, 6 marzo 2015 17:31

BILBO, 6 Mar. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, larunbatean, martxoaren 7an, eguzki giroak jarraipena izango du eta tenperatura gehiago igoko da. Eguna eguzkipean igaroko dugu eta tenperaturak beste koska bat egingo du gora; barnealdean 3-4 gradu gorago iritsiko da, baina kostaldean, brisarekin, igoera txikiagoa izango da; beroenak 15 eta 20 gradu artekoak izango dira. Hotz kontuekin hasiko dugu eguna eta Araban eta Nafarroan izotz txikia egingo du.

Hiriburuetan, Bilbon 6 gradu espero dira gutxienez eta 17 gehienez, Donostian 4 gutxienez eta 16 gehienez, Gasteizen -1 gutxienez eta 19 gehienez, eta Iruñean 4 gutxienez eta 19 gehienez.

Itsasoan norabide aldakorreko haizea ibiliko da, 2-3ko indarrarekin, eta eguerdi partean ipar-osagaia nagusituko da. Itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 04:34an eta 16:50ean izango dira, eta itsasbeherak 10:45ean eta 22:51n. Uraren tenperatura 12 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da.