Foto: EUSKALMET
BILBO, 7 Feb. (EUROPA PRESS) -
Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, asteazkenean, otsailaren 8an, elur eta hotz kontuekin jarraituko dugu. Giro ezegonkorrena mendebaldean aurkituko dugu, bertan elurra egiteko arriskua handiagoa izango baita; ekialdean aldiz, prezipitazio gutxiago espero dugu, baina bertan hotza handiagoa izango da.
Ipar/ipar-ekialdeko haize ahul-bizia ibiliko da eta izotza egingo du ia lurralde osoan. Tenperarurei dagokienez, hiriburuetan, Bilbon 0 gradu espero dira gutxienez eta 4 gehienez, Donostian -2 gutxienez eta 3 gehienez, Gasteizen -5 gutxienez eta 1 gehienez, eta Iruñean -7 gutxienez eta -2 gehienez.
Itsasoan, ipar-ekialdeko haizeak, 3-4ko indarrarekin, itsaskirria edo itsaskia eragingo du, eta ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 3:37an eta 16:04an izango dira, eta itsasbeherak 9:52an eta 21:46an. Uraren tenperatura 12-13 gradukoa da eta ikus-eremua bat eta lau kilometro artekoa izango da.