Eguraldia bihar, urriak 16

Actualizado: sábado, 15 octubre 2011 14:03

BILBO, 15 Oct. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, bihar, urriaren 16an, eguraldi onarekin gozatzeko aukera berri bat izango dugu. Haizeak hegoaldetik joko du berriro, baina gaur baino indar txikiagoz.

Zerua oskarbi egongo da, beste behingoz, eta tenperatura, gradu pare bat jaitsiko den arren, atsegina izango da oraindik, 22-25 gradu inguruko maximoekin. Hiriburuetan, Bilbon 14 gradu espero dira gutxienez eta 24 gehienez, Iruñean 9 gutxienez eta 25 gehienez, Donostian 12 gutxienez eta 24 gehienez, eta Gasteizen 8 gutxienez eta 24 gehienez.

Itsasoan hego-osagaiko haizea ibiliko da, 2-3ko indarrarekin; lehenengo bi milietan itsaso kizkurra eragingo du, eta gainontzekoetan itsaskirria. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5 metroko olatuak altxatuko ditu hasieran, eta amaieran igo eta 1,5 metrokoak altxatuko ditu. Itsasgorak 5:17an eta 17:36an izango dira, eta itsasbeherak 11:22an eta 23:39an. Uraren tenperatura 20 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da.